Herrikoiak
Página inicial > H > Herrikoiak > Eskerdun Xalbadorri

Eskerdun Xalbadorri

Herrikoiak


Urepeleko lurra, oi zer balioa,
pagorik ederrenak han egin erroa,
negu beltzean ere, berde du hostoa,
dohain berezi hori, zoin den arradoa.

Ardura dan nindaike arbol horren pera,
hihotz xukatuaren berriz freskatzera,
hazkurri azkarrean odol berritzera,
euskaldun asko bada ene arabera.

Zuri otoitzez nago, Xalbador maitea,
zorionez har zazu gure elgartzea.
Samina izan zaiku zutaz berextea,
orai oroitzapenez bihotza betea.

Zure bertsuak ziren herri mezulari,
seme aginbidea minbera ezarri,
odolaren mintzoan eman duzu argi,
dohatsuen taldean gu nahiz ezarri.

Odolaren mintzoa fedezko dohaina,
mendek kanta dezaten, bertsuez errana,
oihartzunak harturik gogoa hain barna,
Euskal Herria dadin betiko egina.

Eskerdun gaiten izan gure Xalbadorri
bihotz bat eman baitu Euskal Herriari,
elgartuz dugun atxik kartsu eta garbi,
etorkizun edera gure gozagarri.
Urepeleko lurra, oi zer balioa,
pagorik ederrenak han egin erroa,
negu beltzean ere, berde du hostoa,
dohain berezi hori, zoin den arradoa.

Ardura dan nindaike arbol horren pera,
hihotz xukatuaren berriz freskatzera,
hazkurri azkarrean odol berritzera,
euskaldun asko bada ene arabera.

Zuri otoitzez nago, Xalbador maitea,
zorionez har zazu gure elgartzea.
Samina izan zaiku zutaz berextea,
orai oroitzapenez bihotza betea.

Zure bertsuak ziren herri mezulari,
seme aginbidea minbera ezarri,
odolaren mintzoan eman duzu argi,
dohatsuen taldean gu nahiz ezarri.

Odolaren mintzoa fedezko dohaina,
mendek kanta dezaten, bertsuez errana,
oihartzunak harturik gogoa hain barna,
Euskal Herria dadin betiko egina.

Eskerdun gaiten izan gure Xalbadorri
bihotz bat eman baitu Euskal Herriari,
elgartuz dugun atxik kartsu eta garbi,
etorkizun edera gure gozagarri.

Encontrou algum erro na letra? Por favor, envie uma correção >

Compartilhe
esta música

Ouça estações relacionadas a Herrikoiak no Vagalume.FM

Mais tocadas de Herrikoiak

ESTAÇÕES
ARTISTAS RELACIONADOS