Esne Beltza
Página inicial > E > Esne Beltza > Free Palestine

Free Palestine

Esne Beltza


Palestinako umeei begiak
Ixten dizkiete ireki bezain laster
Eta urruntasunetik behatzen
Dugunok ez dugu ikusten ezer
Distantzia ote da urruntzen gaituena?
Edo ohitu egin garela da problema?
Haien mina ulertzen dugu
Baina ez zaizkigu bihotzean kabitzen
Hildakoak kontatzen ikasi
Genuenean ahantzi genuen sentitzen
Nablusen
Belenen
Jerusalemen
Zein gaizki
Eta zein ondo gauden
Gu hemen
Zenbat harri ote daude
Palestina eta gure arte bidean?
Zenbat bizi ote dira kateaturik hemen
Eta zenbat bizi ote dira libre han?
Erantzunak soberan daude
Gertatzen dena kontatzen
Ikasi genuenean ahantzi
Genuen gertatutakoaz arduratu eta kezkatzen!

Free palestine
Aske izan arte

Encontrou algum erro na letra? Por favor, envie uma correção >

Compartilhe
esta música

Ouça estações relacionadas a Esne Beltza no Vagalume.FM

Mais tocadas de Esne Beltza

ESTAÇÕES