Anestesia
Página inicial > A > Anestesia > 2000 Urte

2000 Urte

Anestesia


Bete ezauze nire mendamendua
maita ezazue denok elkar, betirako
gizaldi ta gizaldi guztietan
giza arrazak
eraiki beharko duzue mundu baketsu bat.

Eta orain, orain bi mila urte geroago,
lurralde berberari gorpu kiratsa dario.

Batzuk dira zeruan
harresiak lurrean
hilobiak lurpean
arazoa sustraietan

espirituala edo materiala
niri egia esan bost axola
kontua da ez zela izan nahikoa
jesukristoren odola

Eta orain, orain bi mila urte geroago,
lurralde berberari gorpu kiratsa dario.

Sudur itxiek ez dute usaintzen.
Begi itsuek gurutzea muxukatzen.
Genozida berriak oraindik boterean
eta herri oso bat lurpean.

Encontrou algum erro na letra? Por favor, envie uma correção >

Compartilhe
esta música

Ouça estações relacionadas a Anestesia no Vagalume.FM
ESTAÇÕES