Su Ta Gar
Página inicial > S > Su Ta Gar > Lagun Bat Gehiago

Lagun Bat Gehiago

Su Ta Gar


Bide aukeratu bat zenuen jarraitu
gaur lagun bat gehiago ezin dut agurtu.
Borrokara deituak urrun joan zirenak
besteek zerbait zezaten dena eman zutenak.

Etxerako bidea, zeinak zure zain dagoen
zerbait edo norbait horren existentzia
bermantzen duena.
Babesa, babesa, zure epeltasunera bueltatzeko gogoa.
Gogoa, gogoa,
gogoa baino beharra!

Eta halaxe zaude
sentipen baten jaun eta jabe.
Miresmenaren iturri
alaitasunaren esale.
Maitasun ibai hontako
korronte diren ur gardenek
kate sendo estuetan amets bahituak indartzen dituzte.

Itzal ilunenean irrifartsu beti
bihotz bizi bat zer dan didazu irakatsi.
Bizitza lapurturik urrun joan zirenak
ziran dira ta izango seme kuttunenak.

Etxerako bidea...
Eta halaxe zaude...

Encontrou algum erro na letra? Por favor, envie uma correção >

Compartilhe
esta música

Ouça estações relacionadas a Su Ta Gar no Vagalume.FM

Mais tocadas de Su Ta Gar

ESTAÇÕES