Betagarri
Página inicial > B > Betagarri > Muineko Enea

Muineko Enea

Betagarri


Muineko etxe xarmanta
okupatu nahi zuten,
eta jende franko
hantxe bildu zen.
Atea botaz gero,
barruan sartuak,
guztiok hasi ziren
antolatze lanetan.

Eginkizun ugari
astean zehar,
tailerrak zein klaseak
prestatu behar.
Honen inguruan
giro aparta,
neska eta mutilak
oro ausartak.

Gaztetxea gure etxea!
Defendituko dugu!
Guztiona eta zurea!
Babestu dezagun!!

Talde hoberenek
hementxe jo dute,
baita antzerkia
ikusi da ere.
Herri ekimenak,
jaiak antolatu,
gazte nahiz helduei
ondo pasarazteko.

Hamar urte bete ditu
goiko eneak
baina udaletxeak
ez du nahi hurrena,
aurrera gazteok
kaleratu gaitez
eta denok batera
hau ohiukatzera!

Encontrou algum erro na letra? Por favor, envie uma correção >

Compartilhe
esta música

Ouça estações relacionadas a Betagarri no Vagalume.FM

Mais tocadas de Betagarri

ESTAÇÕES
ARTISTAS RELACIONADOS