Asgarth
Página inicial > A > Asgarth > Zeren Beldur

Zeren Beldur

Asgarth


Hei! Garraxi egin nahi det inorrek entzun ez arren.
Hei! horrela behar det barruak lehertu baino lehen.
Ze erraz ikusten dugun lastoa bestearen begietan,
kritikak egiten gozatzen dute, baina ni ez naiz holakoa.

Eta zertarako itxura faltsua?
inor ez da inor baino gehiago.
Nola dezakezu be(g)i(ra)tu ispiluan?
pertsona faltsu, burugogorra!

Ze hipokrita zaren mintzatzen lagun artean:
“Ni naiz liberaleena maitasunaren kontuetan.
Baina ezberdin direnei ez naiz gerturatzen ere,
ea pinpilipausa horretatik zehozer pegatzen zaiten”.

Baina nik ez dut inolako minik egin,
zeren beldur dira?
Maitasunaren bidea zabala da,
aukeratu.

Encontrou algum erro na letra? Por favor, envie uma correção >

Compartilhe
esta música

Ouça estações relacionadas a Asgarth no Vagalume.FM

Mais tocadas de Asgarth

ESTAÇÕES